XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Estadu mailako egoera politikoaren datuak.
Kaletan eta lantegitan ikusten duguna ipiniko dugu beraz.
Une politiko oso garrantzitsu eta historiko baten aurrean gaude eta erreformismo eskaz eta penagarri batetara edo iraultzara eraman gaitzakeena da.
Alde batetik frantziar gobernuaren faxistatzea daukagu (Inglaterra eta batez ere Alemaniako gobernua ere bai) eta euskal politik babestuaren mugimenduak eta Ipar Euskadiko erakunde abertzaleen mugimendua askosaz zailago egiten du.
Suarez-ekin Giscard-ek egindako paktua beldurgarria da eta Apalari politik babesa ematen badiote, ez da izango noski bi kapitalist gobernuen borondateagatik.
Bestalde, Suarez-en politik erreforma guztiz lotsagarria dago, eta hau dena 1929-tik honera egon den kapitalist ekonomiaren krisi zikliko handienetako baten barnean eta Espainiar Estaduari askoz gehiago ikutzen diona hemengo politika ekonomikoa guztiz alderakoia, gansterra, desfalkoz eta tranpaz beteta dagoelako: Matesa, Redondela, Reace, Lockheed, etabar, etabar.
Eta hau gutxi balitz Suizara ateratzen diren milaka miloiak daude.
Eta honek guztiak Espainiar Estadua ekonomikoki Europako ahulenetako batetan bihurtzen du.
Kapitalist ikuspegitik begiratuaz Suarez-en erreformak ez du ekonomia bere egoeratik atera ahal izateko
Egoera ekonomiko ia katastrofiko honetan (baina honek ez du esan nahi kapitalismoa eroriko denik) Suarez-i irekitasun politikoaren hautakizuna geratzen zaio eta